• Puerto de Santurtzi
  • Santurtzi
  • Santurtzi de noche
  • Santurtzi
  • Puerto pesquero
Bonbardaketa eta Picasso

Bonbardaketa eta Picasso

1937ko apirilaren 26an, Gernikak jasan zuen bere historia betiko aldatuko zuen eraso bortitza. Pablo Picasso artista malagarrak sarraskia betikotu egin zuen, nazioartean ezaguna den “Guernica” koadroaren bidez.


Ikusi ​​​​​​​​
​​
Batzarretxea

Batzarretxea

Antzinako sasoietatik, Batzarretxea eskualdeko hiribildu eta elizateen bilgunea izan da. Baina ez ziren beti eraikin batean batu, hasiera batean arbola azpian biltzen ziren, Gernikako Arbolaren azpian.


Ikusi ​​​​​​​
Gernikako azoka

Gernikako azoka

Gernikara etortzeko egunik onena astelehena da. Euskadin usadiozko merkatu gutxi batzuk geratzen dira, baina Gernikara astelehenean etorriz gero, ezagutu ahal izango duzu horrelako azoka bat, 650 urteko historia baino gehiago duena. Bizi ezazu Gernikako astelehenetan dagoen esperientzia!


Ikusi ​​​​​​​​​​​​​

Bere iragana ahaztu gabe etorkizunari begiratzen dion herri bat

​Gernika zen eta da, aspaldi-aspalditik, sinbolismo eta garrantzi handiko lekua euskaldunontzat, demokrazia eta eskubide historikoen ikurra baita. Euskadiri ezin zitzaion kalte handiagorik egin, lehenengo euskal Lehendakaria bere karguaren zina Gernikako Arbolaren azpian egiten ikusi zuen hiria suntsitzea baino.

Nazioarteko prentsak Gernikako bonbardaketaren berri eman zuen; izan ere, garrantzi handia eta berebiziko inpaktua zituen albiste bat zen, kontuan hartuta halako helburu txiki eta babesgabe baten aurka zuzendutako erasoaren  indar neurrigabea. Gertaera hau inspirazio-iturria izan zen Picassorentzat, "Guernica" margolana egiteko: XX. mendeko  margolan ospetsuena, gerrako izugarrikeria erakusten duen maisulan bat.

1987ko apirilaren 26a, bonbardaketaren 50. urteurrena, Bake eta Adiskidetzearen Kulturaren balioen garapenean hiritik lan egiten hasteko abiapuntua izan zen.

Ibilbide hori UNESCOk emandako nazioarteko aitortzan geratu da islatuta, zeren Gernika-Lumori "Bakearen aldeko Hirien Saria" eman zion, Europako eskualdean. 2005az geroztik, "Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Saria" ematen da urtero. Horren helburua da Bakearen Kulturaren balioak sustatzen jarraitzea bere iragana ahaztu gabe etorkizunari begiratzen dion euskal gune txiki honetatik.​

​​