Urriko azken astelehena
Urriaren Azken Astelehenean urteko nekazaritza-azoka garrantzitsuena egiten da Gernikan, Euskal Herriko azoka garrantzitsuenetako bat. Euskal merkatu tradizional bat da, hiriko erdigune osoa hartzen duena eta urtero milaka pertsona biltzen dituena, salgai dauden produktuen kalitateak eta eguneko jai-giroak erakarrita. Ekoizleek erdiguneko kaleetatik banatzen dituzte euren produktuak, adibidez: Artekalea, Industria, Juan Calzada, San Juan… Guztira, egun horretan 900 postu inguru jartzen dira, astelehen guztietako merkatuko postu finkoak eta postu ibiltariak barne sartuta.
Azokaren puntu erakargarrietako bat gazta, Bizkaiko txakolin, ezti, lore, fruta eta barazkien lehiaketa eta erakusketa dira. Epaimahaiak goizeko lehen orduan sailkatzen ditu produktuak, eta hortik aurrera erakusleek euren produktuak sal ditzakete. Sarien banaketa “Merkurio Iturri” ezagunaren aurrean egin ohi da, eguerdi aldera. Horren ostean, hain ikusmin handia sortzen duen gazta irabazlearen enkantea egiten da. Enkante hau ongintzako xedeekin egiten da, eta oso ezaguna da herritarren artean, zeren eskaintzak milaka eurokoak izatera iristen baitira.
Egun honetan, bertoko beste produktu asko saltzen dira, hala nola sagardoa, ogia, gozokiak, erroskilak, patea, kontserbak, kalitatezko Eusko Labela duten produktuak, nekazaritza ekologikoko produktuak…
Halaber, bertaratzen diren pertsonek bertatik bertara ikus ditzakete euskal eskulangintzako produktuak lantzeko prozesua eta nekazaritzako makineriaren erakusketa. Bertsolariek eta kalejirek eguna alaitzen dute. Programak kirol jarduerak ere hartzen ditu barne, hala nola zesta puntako eta esku pilotako partidak. Giro ona eta jaia ez dira amaitzen gaueko ordu txikiak arte
Guía para disfrutar del Último Lunes de Octubre:
- Etor zaitez goiz eta, ahal izanez gero, garraio publikoan
- Egon zaitez prest ibiltzeko eta postu guztietatik pasatzeko -300 baino gehiago-, aukeran dauden delicatessenak dastatzeko eta nekea gainditzeko, jaia gauera arte luzatzen da eta./li>
- Etor zaitez gosez eta gauza tipikoak dastatzekogogoz, hala nola taloa txorizo edo odolostearekin eta Idiazabal gaztazko pintxoak, hori guztia txakolin on batez edo botila bat sagardoz bustia. Ez zaitez postrerik gabe geratu: ahoari euskal pastel zati baten plazera eman.