Mosaikoaren azuleju bakoitzak Picassoren irudimenak sortu zuen puzzle paregabea osatzen du. Malagako autorearen "Guernica" artelanak nazioarteko prestigioa du eta "Reina Sofia" Museoan dago ikusgai. Mural izugarri honen azpian dagoen inskripzioak gernikarren nahia adierazten du, hots, artelana ikusgai izatea Picasso inspiratu zuen herrian bertan, Gernikan, alegia.