Mendeetan zehar Gernika izan da Bizkaiko herriak batzartzeko tokia.
XIV. mendean dokumentatu dira lehendabizikoz, egun guztiz entzutetsua den arbolapeko batzarrak. Legeak eta arauak sortu eta herritarren ordezkaritza sistema bultzatzea zuten helburu batzar haiek. Batzarrretxea eta Arbola bisitatu beharreko monumentuak dira, hortaz, gure herriaren historiaren ikur biziak baitira.
Batzarretxea Bizkaiko erakunderik gorenaren egoitza da. Batzarretxea, muga politikoak gainditu eta kultura eta etnografia-ohitura komunen jabe diren Euskal Herriko herrialde guztien topagune eta elkarleku da. Gaur egun, ekintza eta ospakizun bereziak egiten dira Batzarretxean, Lehendakariaren eta Diputatu Nagusiaren karguz jabetzea eta zin egitea, esaterako.