
XX. mendearen erdira arte, Gernikako astelehenetako merkatua aire zabalean egiten zen, zeren ez baitzegoen barne hartu zezakeen esparru itxirik. Hiriko 1937ko bonbardaketaren ostean, ondorengo berreraikuntzan, Eskualde Suntsituen eta Konponketen Zuzendaritzak esparru itxi bat planifikatu zuen merkatu horretarako, eta beraren eraikuntza 1943an amaitu zen. 80ko hamarkadaren amaieran, hizpide dugun eraikinaren egoera ikusita (neurri batean, hondatuta zegoen igarotako denboragatik eta Eskualde Suntsituen Zuzendaritzak erabili zituen kalitate eskaseko materialengatik), Udala erabaki zuen esparrua eraistea eta haren ordez berri bat eraikitzea. Merkatu berri hau 1991. urtean inauguratu zen, eta gaur arte funtzionatzen jarraitu du.
Astelehenero, Busturialde osoko nekazaritza-produktuen erosle eta saltzaileak Gernikako merkatuan biltzen dira. Izatez, astelehenetako merkatu hau bertoko biztanleen arteko topagunetzat har daiteke, eta orain dela hamarkada batzuk betetzen zuen funtzio sozial berbera betetzen du; garai hartan, jendeak ez zuen hainbeste baliabiderik leku batetik bestera mugitzeko, eta, hortaz, astelehena ez zen erosteko eta saltzeko soilik aprobetxatzen, baizik eta baita harremanak izateko ere. Hau da Euskal Herrian oraindik ere egiten diren merkatu tradizional urrietako bat. Egun horretan, giro koloretsu eta alaitsua bizi izaten da, eta Jai-Alai Frontoiko zesta puntako partidekin amaitzen da. Esaera zahar batek dioenez: “lunes gernikes, kolperik ez”, hau da, Gernikako astelehenetan ez da lanik egiten.
Gernikako astelehenetako merkatuaren kontzeptua ulertzeko, haren lema aipatu behar dugu: “Basterritik Plazara”. Esaera hau astelehenetako merkatuan merkantziak saltzeko mugari buruzkoa da: ustiapen propioa duten ekoizleak soilik etor daitezke, baina ez birsaltzaileak.

Bazenekien Gernikan “erregatera” deritzan figura existitzen dela? Eskualdean badira ekoizleak, Gernikako astelehenetako merkatuetara ezin jaitsi daitezenak. “Erregatera” baserri horietatik pasatzen da eta haien soberakina erosten du. Gero, produktu horiek saltzen ditu azokan, eta horrela segurtatzen dira tokiko paisaiaren iraupena eta zaintza; bestela, baratze zimelduz eta alferrik galdutako produktuz josita egongo litzateke. Urdaibaiko benetako lorezainak baserritarrak berak dira, euren baratzeekin lurra zaintzeaz arduratzen baitira.
Astelehenetako merkatuaren ordutegia 9:00etatik 13:00etara da, baina postuak kentzeko ordua egunaren salmenten araberakoa da. Astelehena asteko egunik onena da Gernikara etortzeko, Bizi ezazu gernikar astelehenaren esperientzia!
LARUNBATETAKO AZOKA BEREZIAK
Merkatu tematikoak dira, bertoko produktu berezi bat sustatzen dutenak eta hileko lehenengo astelehenean egiten direnak, ekainetik abendura. Merkatu hauen ordutegia 9:00etatik 13:00etara da.
- Haurrekin joateko: merkatua estalitako eraikin batean egiten da, eta puzgarriak jartzen dira txikiek ere gozatu dezaten
- Sustatutako produktuak dastatu daitezke: adibidez: Urdaibaiko ekoizleen txakolina, platerkada on bat bakailao edo indaba, piper berde frijituak… Hori guztia 4 € eta 5 € bitarteko prezioa ordainduta. Baietz erakargarria?
- Halaber, zenbait delicatessen erosi ahal izango dituzu, hala nola: patea, euskal pastela, gazta eta inguruneko barazkiri onena, hau da, aparteko luxua!
Hileko lehenengo larunbatean |
Hilabetea |
Gaia |
Bertoko eta gonbidatutako ekoizleak
|
Ekaina
|
Idiazabal Gazta eta Urdaibaiko Txakolina: Eros ezazu kopa bat eta Urdaibaiko hainbat ekoizleren txakolina dastatu, baina neurriz, zeren txakolinak 9 eta 11 gradu bitarte baititu.
|
Uztaila
|
Gernikako Piperra: Ausartu zaitez dozena bat piper berde frijitu dastatzera, hauek ez baitira minak!
|
Abuztua
|
Bakailaoa eta Arabar Errioxako ardoa: Bai, argazkian ikusten den bezala, gozo, gozoa eta mamitsua!
|
Iraila
|
Bizkaiko untxia eta sagardoa: Baso bat sagardo atera, eta berarekin platerkada bat untxi-gisatu jan. Hitzik gabe…
|
Urria
|
Sukalkiaren eguna: sukalkia txahalki-gisatu bat da, ilar, patata eta azenarioekin prestatua (beste barazki batzuen artean). Ez baduzu inoiz ere dastatu, hau da egun aproposa.
|
Azaroa
|
Gernikako indaba: indaba Gernikako produktu izarra da, eta azaroan hasten da haren sasoia. Gernikako platerkada on bat indaba dastatzeko gogoa baduzu, badakizu: azaroan duzu hitzordua.
|
Abendua
|
Barraskiloaren Azoka: Barraskiloak ez dira falta izaten Euskadiko etxe askotako Gabonetako mahaian. Horregatik, urteko azken azoka berezia molusku honetara zuzentzen da. Barraskiloak saltsa batez prestatu ohi dira, eta esaten dute hori dela gisatuaren osagai onena.
|