Gernika familian

​​

​​​​Marco Topo Kluba doako joko elkarreragile bat da. Bere helburua da haurrak dituzten familiek gozatu dezatela bisita kulturalak egiten. Bisita modu ludiko eta motibatzailean programatzeko beharrezkoa den materiala eskaintzen digu; berari esker, haurrak eta helduak lotu egiten gara Gernikatik ibiltzera eramaten gaituen joko honekin, eta ematen dizkigun pisten bitartez bazter eta leku garrantzitsuenak ezagutu ditzakegu eta Gernikari buruzko datu esanguratsuak jaso: historia, herritar ospetsuak, gertaera garrantzitsuak…

Jokoa Turismo Bulegoan bertan eskura daiteke, dohainik, eta paperezko mapa bat du, kode batekin. Hor agertzen dira egingo dugun ibilbidearen puntuak, eta baita pegatina batzuk ere: flopiak. Bitxo txiki dibertigarriak dira, ibilbidean askatu eta itsatsi beharko ditugunak jokoak geraldi bakoitzean planteatzen dizkigun galderei erantzutean. Jokoa aktibatzeko, abenturaren kodea sartu behar da Marco Toporen webgunean (www.marcotopo.com) ); hori eginda, dibertitzen hasi zaitezke. Bi pertsonaia gurekin eramanez –Marco Topo eta beraren arreba Marta-, 12 Flopiak askatu beharko ditugu, Topo Loco zientzialari maltzurrak harrapatuta baititu. Lortuko ote dugu? 🙂

Behar duzuen gauza bakarra datuen konexioa duen telefono mugikor bat da. Nahiz eta jokatzeak ez duen eskatzen datu-kontsumo handirik, bisitatuko dituzuen leku askotan dagoen doako WIFI konexioa aprobetxa dezakezue.​​​

​​​